Deba ibaiak gainezka egin du Bergaran, Ibaiondo kalean. Deba hazita datorrenean, eta punturen baten gainezka egiten badu, Bergarako Ibaiondon izan ohi da. Oraingoz, zubiaren azpian putzu handia sortu da. Besterik ez. Kale horretako garajeetan sor daitezke arazoak, euriteak jarraitzen badu eta errekaren ur mailak gora egiten badu.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.