Urretxu-Zumarragan ospatuko da Kilometroak jaia eta horren bueltan hainbat ekintza antolatzen dihardute. Horien artean, maiatzaren 6an, Eñaut Elorrietak Deserriko kantak diskoaren zuzeneko kontzertua eskainiko du Urretxuko Tourseko San Martin elizan. Sarrerak Debagoienean ere jarri dituzte salgai hamar eurotan; Bergaran, Pol Pol tabernan eta Oñatin, Txaketua eta Boga tabernetan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.