Bergarako Lau t'erdiko Soraluce Sariak baditu irabazleak. Atzo, martitzena, jokatu zituzten finalak, eta partidu erabakigarrietan aurreikusi baino lehia txikiagoa izan zen, bai promesa mailan, eta baita nagusien kategorian ere Expositok eta Zubizarretak ondo menderatu zituztelako kontrarioak.