Guk emakumeok erakusketa ikusteko aukera dago Aroztegi aretoan, martxoaren 25era arte. Bergaran bizi edo bergararrak diren 25 artistaren lanak jasotzen ditu erakusketak. Hainbat diziplinatako lanak ikus daitezke. Erakusketa bost koloretan bereizita dago: morea, berdea, gorria, beltza eta zuria. Inaugurazio ekitaldia jendetsua izan zen: gizarteak emakumeari ezarritako arauen gaineko performance-a eta antzezlana ikusteko aukera egon zen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.