Dokumental itxurako gertuko erreportajeak bueltan datoz Goiena telebistara udaberriko programazio berrian. Horien artean bikien gaineko Bizi bizi ikus-entzunezkoa estreinatuko da eguenean, hilaren 8an, 21:30ean eta 23:30ean. Genetikoki berdinak izateak badu eraginik bikien izaeran? Zer-nolako lotura dute euren artean? Galdera askori eta oso hedatuta dauden zenbait uste okerri erantzungo die ikus-entzunezkoak Arrasate, Aretxabaleta eta Bergarako hiru bikiren istorioen bitartez.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.