Soraluzeko uretan eman den isurketa baten ondorioz, Bergarako Osintxu auzoan hainbat arrain hilda agertu ziren atzo, otsailak 12. Udaltzaingoak atzo izan zuen gertaeraren berri: "URA agentzia jakinaren gainean zegoen gu bertaratu ginenerako. Uste dute arrainak atzo goizean izandako isurketa baten ondorioz hil zirela, baina isurketa non eman zen eta nork eragin zuen ez dakite oraindik".
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.