Bedelkar elkarteak, Udalarekin lankidetzan, Aukeren Azoka antolatu du otsailaren 17rako. 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, herriko 15 komertzioren produktuak egongo dira salgai frontoian eta bertan izango ez diren Bedelkarreko beste komertzioek produktuak aukera ezin hobean eskainiko dituzte euren dendetan. Herriko komertzioetan gastatzeko 1.560 euroko bonuaren zozketa egingo da.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.