Torradak eta pellak egiteko ikastaroan parte hartzeko azken aukera

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko ots. 5a, 12:22

Bihar, otsailak 6, egingo da torradak eta pellak egiteko ikastaroa, 18:00etatik 20:00etara. San Antonioko Gure Ametsa elkartean izango da eta Udaleko Kultura Zerbitzutik adierazi berri dutenez hamar lagunek eman dute izena eta aukera dago oraindik parte hartzeko. Horretarako, lehenbailehen deitu behar da 943 77 91 59 telefono zenbakira. Gorka Lobato izango da irakaslea eta ikastaroa doakoa da.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.