Gazte eta senior mailetako finalak jokatu dituzte Bergarako udal pilotalekuan Euskal Ligako nesken txapelketaren barruan. "Maila handia eman dute neskek, partidu onak izan dira oso. Pena da jende oso gutxi etorri dela ikustera. Euskal ligako finalak izanda jende gehiago espero genuen ikustea frontoian", adierazi du Reyes Azkoitiak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.