Antxintxika Triatloi Taldeak 2018ko denboraldiaren aurkezpena egin du gaur, domeka, Mojategin. 60 kirolari izango dira aurten, eta horietatik 5 besterik ez dira emakumezkoak. Hain zuzen ere, horretan jarri nahi izan dute fokua aurkezpen ekitaldian. "Beldurrari aurre egin eta Euskadiko zirkuituko proba desberdinetan parte hartzera animatu nahi ditugu emakumeak", azaldu du Lurdes Oiartzabalek, taldeko presidenteak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.