Iberdrolak sarean izan duen matxura baten ondorioz, gaur, urtarrilak 9, "argi mozketa txikiak" izan dira Bergarako hainbat puntutan. Iberdrolak Udalari adierazi dionez, 11:20erako arazoa konponduta egongo da. Gaurko mozketez gain, bereziki San Antonio auzoan mozketak sarri ematen direla salatu dute zenbait bizilagunek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.