Herriko hiru ikastetxeetako neska-mutikoek eguerdi inguruan egin diete harrera Olentzerori eta Mari Domingiri. Frontoi aurrean elkartu eta plazara arteko bidea egin dute elkarrekin. Gabon kantak abestuz ibili dira ikasleak. Aurten, gainera, umeak Seminarixoa areto ireki berrian ere egon ahalko dira Olentzerorekin eta Mari Domingirekin.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.