Real Sociedad klubak akziodunen batzar orokorra egin zuen atzo, eguaztena; besteak beste, administrazio-kontseilu berria onartu zuten. Jokin Aperribairen taldeak akziodunen %98ren babesa jaso zuen beste bost urtean jarraitzeko. Bada, kontseilari berrien artean, Javier Igarza bergararra dago. "Jokin Aperribaik deitu zidan, eta berak proposatu zidan kontseiluan sartzea. Profil egokia dudala, eta taldearen baloreekin bat egiten dudala esan zidan", azaldu du Igarzak. Bat sartu eta beste bat irten; izan ere, administrazio-kontseilua utzi du Juanjo Arrieta bergararrak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.