2017-2018 ikasturtera begira eskaintza akademikoa zabaldu du Bergarako UNEDek; 26 gradu izatetik 27 gradu izatera pasatuko dira, tartean kriminologiaren inguruko gradu berri bat atera dute-eta. Irailaren 20rako hitzaldi informatibo bat antolatu dute Donostiako Koldo Mitxelenan (19:00). Bestalde, hasita daude eraikina zaharberritzeko lanak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.