Irailak 1ean lehertuko du jaia, eta indarrez beterik egingo du, Plaentxira irteerarekin, Musikara! lehiaketarekin eta Eskean Kristo bizkaitarren kontzertuarekin. Zapatuan, koadrilen arteko jokoak egingo dituzte eta ostean toka eta sukaldaritza lehiaketak ere egingo dituzte. Domekan, aldiz, zezenak eta pilotariek bereganatuko dute arreta.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.