Atzo, uztailak 13, Bergarako Udalak Boluko auzotarrekin bilera berri bat egin zuen frontoia estaltzeko proiektuaren harira. Gobernuaren arabera, askotariko iritziak jaso ziren. "Iritzi trukaketak eta aldeko zein kontrako adierazpenak jaso ostean, auzoak erabakitzeko ordua da", esan du alkateak. Galdeketa loteslea egingo dute; galdera bera eta galdeketaren eguna aurrerago jakinaraziko dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.