Lagun asko batu dira Bergarako Udaleko pleno aretoan Migel Okina pintorearen omenaldira. Bergarako pintura eskolaren erreferente nagusietakoari aitortza egin zaio urteetako lanagatik. Omenaldia Bergarako Udalaren eta Beart taldearen eskutik dator. Bergarako alkate Elena Letek esan duenez, "hunkigarria" izan da. Ohorezko aurreskua eta hainbat opari jaso ditu Okinak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.