Boluko lur-jausiaren ondorioz etxera itzultzerik izan ez duten herritarrak bueltatzeko bi baldintzak gainditu direla-eta emergentzia egoera amaitu dela dio Udalak: "Sarea jartzea eta arriskuen jarraipen eta segurtasun plana izatea. Mendi maldari eusteko sarea ezarrita dago eta plana aspalditik dugu". Hala ere, bizilagun batzuk konponketa lan ezberdinak egin beharko dituzte euren etxeetara bizitzera bueltatzeko.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.