Bergarako Kirol Elkarteak hiruko saskibaloi txapelketaren 10. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekintzen nondik norakoak ezagutzera eman ditu. Egingo dituzten ekintzen artean, lehena kartel lehiaketa izan da eta Joseba Carnicerorena aukeratu dute. Honetaz gain, ekainaren 10ean Puleva koparen lehen edizioa jokatu zen eta hilaren 24 eta 25ean berriz, hiruko saskibaloi txapelketa jokatuko da.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.