Duela hilabete, Bergarako bizilagun batzuek harrituta ikusi zuten beraien balkoiko jardinera batean ahate batek habia egin zuela. Etxebizitza errekaren ondoan dago kokatuta, eta ahateak bere habia jartzeko leku ona zela ikusi zuen antza. Jardinerako lurraz eta ihartuta zegoen landare baten adartxoez baliatu zen habia egiteko. Egun gutxiren buruan habia gertu zeukan eta orduan arrautzak erruten hasi zen; egunean bat, zortzi jarri arte. Orain ahatea bertan egoten da, arrautzak zaintzen, ahatekumeak jaio artean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.