Bergarako pilotalekua jendez lepo bete da erraldoi berriei ongietorria emateko. Dultzaina doinuez lagunduta iritsi dira herritarrengana eta udal ordezkariek Pentekoste jaietako zapia jarri diete lepoan. Ekitaldia borobiltzeko, Bergarako, Orduñako, Aranda de Dueroko eta Bilboko Ondalan erraldoien konpartsen erakustaldia izan da bertan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.