Bergarako komertzio batean iruzurra egiten ahalegindu dira, Leire Martini laguntzeko dirua eskatuz

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2017ko mai. 12a, 10:38

Muskulu-atrofia espinala duen Leire Martin Pineda bergararrari laguntzeko lanean diharduen taldeak salatu du berriki ile-apaindegi batera deitu duela ezezagun batek, euren izenean diru laguntza eskatzeko. Abisatu dute haiek jada bukatu dutela lan hori, eta dagoeneko jaso dutela komertzio eta enpresen aldetik dirua. Hortaz, aurrerantzean halako deirik jasoz gero, adi egoteko tranpan ez erortzeko gomendioa luzatu dute.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.