Zalez bete da Agorrosin futbol zelaia etxekoek mailaz igotzeko beharrezkoa zuten garaipena lortzen laguntzeko; eta helburua aise lortu dute 5-0 irabaziz Getariakori. Mahoneroak indartsu eta intentsitate handiz zelairatu dira eta lehenengo minutuetako urduritasunak alde batera utzi eta lehen zatian partidua erabakitzeko aukera asko izan dituzte. Iñigo Machok egin du 1-0ekoa eta minutu gutxira Markel Izarbek arratsaldeko bigarren gola egin du penaltiz.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.