Kopla Barik bertso eskolak antolatuta, lehen lerroko bertsolariak izango dira bihar, egubakoitza, kartzela zaharrean: Igor Elortza, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga. Gai jartzaile lanetan, aldiz, Ibon Leibarrek jardungo du. Saioa 22:30ean hasiko da, baina ateak ordu erdi lehenago, 22:00etan irekiko dituzte. Sarrera: 5 euro.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.