San Joxepe erretiratu elkartekoek nordic walking jarduera probatzeko ikastaroa izan zuten zapatuan. Ikastaroak interes handia piztu du: antolatzaileen arabera, parte hartu gura zutenetako batzuk ezin izan zuten parte hartu plazak mugatuak zirelako. Aurrerago beste ikastaro bat antolatuko dute eta laster emango dute horren berri.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.