Martxoaren 31n, Puntua astekariaren 100. zenbakia kaleratuko dugu. Zenbaki borobil horrekin lotuta #Puntua100arrazoi kanpaina jarri dugu martxan Goienako hedabide guztietan. Puntua-ko kolaboratzaile eta bazkideei aldizkaria zergatik irakurtzen duten galdetu diegu; jasotako erantzuna bikaina izan da. Hori horrela, martxoaren 31ra bitartean, zuekin partekatuko ditugu 100 arrazoi horiek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.