Mariaren Lagundia alboko frontoia txukundu eta konpontzeko lanetan aritu dira Udaleko langileak azken asteetan. Inpermeabilizatu, txukundu eta margotu egin dute pilotalekua, eta dagoeneko erabilgarri dago. Ateka enpresak egin ditu lanok, eta 13.300 euroko aurrekontua izan dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.