Bihar, egubakoitza, Diablues eta Bluecifer bergararren kontzertua izango da Etxagin (22:30). Bikotea Donostiako Jazzaldian jotzeko lehiaketa batean parte hartzen dabil, eta lehen sailkapena igaro ostean, martitzenean, hilak 21, Tabakaleran joko dute. Bada, emanaldi horretan sailkatzea lortzen badute, uztaileko Jazzaldian arituko dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.