Sakanako Etxarri-Aranatz herriko abesbatzak kontzertua eskainiko du zapatuan Mariaren Lagundiko elizan. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doan izango da. Alicia Armendarizek zuzentzen duen abesbatza hau beteranoa eta prestigioduna da, eta abenduan Abesbatzen sari nagusia irabazi zuen Zumarragan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.