Bergara "gainbehera" doala dio Sortuk, eta horren erakusle jartzen du berriki EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin onartutako udal aurrekontua, beste inoren iritzirik kontuan hartu gabe aurrera ateratakoa, diotenez. Kritikatzen dute, adibidez, Arrizuriagan "proiektu bat egiteko aurrekonturik ere" ez dagoela. Herria "martxan" jartzeko "konpromiso zehatzak" proposatuko dituzte, Herri proiektua sortzeko.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.