Bergarako Musika Eskolako flautistak Euskal Herriko Flauta Topaketan

Otsailaren 10ean, Bergarako Musika eskolako flauta ikasleak, Bilbon egin zen Euskal Herriko Flauta Topaketan izan ziren. Guztira herriko 7 flautistek parte hartu zuten: Olatz Olañeta, Maialen Verguizas, Alaine Egizabal, Saioa Leturia, Maialen Agiriano, Amaiur Olabarria eta Izar Akarregi.

Euskal Herriko  kontserbatorio eta hainbat musika eskoletako flauta ikasleekin batera, 100 flautaz osatutako orkestrako musikariak izan ziren eta kontzertua eskaini zuten Bilboko Arriaga kontserbatorioan. Bertan, J.Guridiren Ezpatadantza, R. Djawadiren Game of thrones eta Blues Brothersen Gimme some flutin jo zuten.

Osorik irakurri