Bihar, Santa Ageda bezpera, Alai taldearen irteera izango da. 18:00etan San Martin plazatik irten eta ondorengo ibilbidea egingo dute: Bidekurutzeta, San Pedro kalea, erresidentzia, Goenkale, Arruriaga, Simon Arrieta plaza, Fraiskozuri, Juan 23 plaza, Barrenkale eta San Martin plaza. Domekan, Txistulari Bandak kalejira egingo du, 11:00etan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.