19:05 aldera auto bat errepidetik irten eta irauli egin da Bergarako saihesbidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gidaria Debagoieneko Ospitalera eraman dute. Istripuaren ondorioz Eibarko noranzkoa duen erreia itxita dago eta ertzainak txandaka ari dira paso ematen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.