Erretzeari uzteko osasun zentroan egingo den ikastaroak bost saio izango ditu; astean saio bat, eguenetan, 17:30etik 19:00etara. Osasunarentzako kaltegarri den ohitura horrekin amaitzea nahi duen edonork eman dezake izena ikastaroan, bere medikuari edo erizainari esanda. Ikastaroa doan da, eta urtarrilaren 26an hasiko da, esan bezala.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.