Giro paregabea Angiozarko Partaitia auzoko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia bergara

San Bizente jaiak ospatzen dituzte auzo honetan eta eguraldia lagun, jende ugari hurbildu da bertara gaur eguerdi partean. Meza izan da lehenik, 12:00etan; eta ondoren, trikitilarien doinuez alaiturik, ez dira falta izan salda, txorizoa eta txakolina. Inguruko herrietako –Bergara, Elgeta, Antzuola– jendea hurbildu da gehienbat eta oinez inguratu direnak ere dezente izan dira. Bi urdaiazpiko ere zozketatu dituzte.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.