Bolu auzoan izan den lur-jausiaren ondorioz 21 etxebizitzatako 45 bizilagunek etxetik kanpo eman beharko dute gaua. Bergarako alkate Elena Letek azaldu duenez, erabakia ez da hartu egoera larria delako, une honetan baloratzeko zaila delako baizik. Bizilagun horietako batzuek seniden etxeetan emango dute gaua, eta beste batzuek, herriko hotel eta ostatuetan.