Juan Kruz Mendizabal pederastiaz eta beste zenbait gairi buruz gaurko 'Puntua'-n

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2017ko urt. 12a, 10:58

Martitzenean jakin zen Juan Kruz Mendizabal 'Kakux' Gipuzkoako bikario nagusi ohia sexu erasoengatik zigortu duela Elizak. Gaiak hautsak harrotu ditu baita Debagoienean ere, bereziki Bergaran eta Antzuolan, bertan aritu baitzen parroko lanetan, 2006tik 2010era. Patuaren gauzak, Goienak elkarrizketa zabala egin zion Gabonen atarian Mendizabali eta gaur kaleratu den Puntua-n, bikario ohiak elkarrizketa hartan esandakoak jaso dira erreportaje baten. Pederastiaz, homosexualitateaz, bikariotza lagatzeko arrazoiez... Gai horiez eta gehiagoz ari da Mendizabal. Aurrerapen bat segidan:

Osorik irakurri