EAJk eta PSEk osatzen duten Udal Gobernuak atzo aurkeztu zuen datorren urterako aurrekontu proposamena. Parte hartzearen aldeko apustua mantentzeaz gain, berritasun gisa gazteei etxetik joaten laguntzeko diru laguntzak hartzen ditu barne. Oposizioko taldeek urtarrilaren 18 arte edukiko dute emendakinak aurkezteko epea eta urtarrileko ohiko osoko bilkuran egingo da bozketa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.