Udalak eta Martxanterak talde feministak antolatutako egitarauaren barruan, indarkeria matxistaren kontrako bilkura egin dute iluntzean aurrena, eta akelarre antipatriarkala gero: emakumeek jasaten duten biolentziaren adibideak erre dituzte sutan. Eta queimada prestatu eta banatu ere egin dute.