Eguraldi paregabearekin egin ahal izan dute 100 atleta inguruk Osintxuko lehen mendi lasterketa. Lokatz barik, baina zelaiak goizeko ihintzarekin bustita, parte-hartzaileek zirkuituaren azkartasuna baieztatu ahal izan dute, nahiz eta bazituen malda gogorrak. Gizonezkoetan Iñigo Alzola arrasatearra izan da azkarrena (46.16) eta emakumezkoetan Elgoibarko Maddi Mujikak (58.24).
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.