Arizondoren eskutik azaroan, oinarrizko argazkilaritza

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2016ko urr. 28a, 15:08

Azaroaren 7tik 30era izango da Arizondo Argazkizale Elkartearen oinarrizko argazkilaritza ikastaroa. Astelehen, martitzen eta eguaztenetan izango da, eta denera 24 ordu, 19:15 eta 21:15 artean, elkartearen egoitzan. Hamalau lagun izango dira gehienez, eta herrikoek lehentasuna izango dute. Izena emateko zenbakia: 943-76 00 01 –lan orduetan–.

Osorik irakurri