20:39ean gertatu zen ezbeharra, Soraluze eta Osintxu artean, hain justu ere, G627 errepideko 51 puntu kilometrikoan, Segurtasun sailak emandako informazioaren arabera. Renault Clio batek harrapatu zuen. Mutikoa Donostiako ospitalera eroan zuten zauri larriekin eta han igaro zuen gaua. Gaur goizean hil da.