Bergarako Udaletik adierazi zutenez, Bergara eta Elorregi arteko bidegorria egubakoitza bitartean itxita egongo da. 2.549 metroko luzera duen bidegorrian artapen lanak egiten hasi dira eta, beraz, egun hauetan 08:00etatik 17:30era bitartean itxita egongo da erabiltzaileentzat. Zapatutik aurrera, ohiko moduan erabili ahal izango da. Bergarako Udalak barkamena eskatu nahi du txukuntze lanek sor ditzaketen eragozpenen aurrean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.