Komunikazio plan estrategiko batean lanean dabil Bergarako Udala. Lehen fasean Udalaren komunikazioaren diagnostikoa egingo dute, eta bigarrenean, berriz, herritarrek udalarekin duten harremanarena. Horretarako, bergararren ekarpenak jasoko dituzte. Inkesta bat egingo dute, urriaren 28ra bitartean erantzun daitekeena. Galdetegia Udalaren webgunean (www.bergara.eus), kiroldegian, liburutegian eta Udalean bertan aurki daiteke.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.