Bi istripu izan dira gaur goizean Elorregi inguruan. Bata, 06:00etan, Oñatitik Elorregirantz. Furgoneta bat errepidetik atera da eta bazterra jo du. Ondorioz, zauritu bat Arrasateko ospitalera eroan dute. Beste istripua 07:25ean gertatu da, Elorregitik gertu, Arrasatetik Elorregirako noranzkoan. Bi autok jo dute elkar. Honda Civic batek eta BMW batek. Ondorioz, bi zauritu eroan dituzte ospitalera. Azken istripu honek arazoak sortu ditu trafikoan, Ilara luzeak sortu dira. Ertzaintzak trafikoa bideratzen dihardu autoak bidetik kendu bitartean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.