San Martinetan egingo duten herri bazkarirako txartelak salgai daude

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2016ko ira. 7a, 16:39

Irailaren 17an San Martin jaien baitan herri bazkaria egingo dute aurten Munibe plazan Xaxau konpartsak jarriko duen txosnagunean. Bule, Depor eta Arrano tabernetan eskuratu daitezke txartelak, zortzi euroren truke. Menua honakoa izango da: entsalada, haragi bolak eta postrea. Edaria norberak eraman beharko du. Bazkalostean karaokea izango da.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.