Ubera auzoan San Emeteri edo San Matei jaiak ospatuko dituzte bihar, irailak 3. 10:30ean hasiko dituzte ekintzak, Ubera kaletik San Mateiraino kalejiran joanda. Bertan, meza, pintxoak eta jolasak izango dituzte, eta eguerdian auzo bazkaria egingo dute. Arratsaldez jaiak jarraituko du.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.