Maila goreneko eskubaloi partidua ikusi ahal izango da Bergaran abuztuaren 31n Kilometroak 2016ren alde. Izan ere, Sumer Amara Bera Bera eta Aiala Zarautz taldeak ariko dira nor baino nor gehiago Labegaraieta kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Donostiarrak Espainiako ohorezko mailako ligako eta kopako txapeldunak dira. Zarauztarrak iaz jaitsi ziren ohorezko mailatik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.