Zapatu arratsaldean, uztailak 30, Hierros Naparra enpresaren Naparra Blending lantokian piztutako suak kalte material handiak eragin zituen Askarruntz industriagunean (Labegaraieta). Ondoko Torber enpresa ere kaltetu zuen suteak. "Sabaia erre zaigu, sabai barik gaude. Ondoren, gainera, sekulako ekaitza egin zuen eta uholdea daukagu hemen. Ezin genuen albiste txarragorik izan oporretara joan aurretik", adierazi dute Torber enpresako arduradunek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.