Zabalotegiko aretoan zorua aldatzeko obrak hasi dira. "Oso egoera txarrean" zegoen, eta guztia jaso behar izan dute. Dena jasota, zoruaren egoera txarra galdarak ura galtzen zuelako zela ohartu da Bergarako Udala. Carpinteria Arregi ari da zorua aldatzeko lanak egiten, 8.606 euroko aurrekontuarekin.